Egonkortasunaren bila
Egonkortasunaren bila
Joseba Etxeberriak Bilbao Athletic utzi zuenetik, filialak arazoak izan ditu 1. RFEF-en eta beheko postuetan ibili da. Gaur egungo helburua mailan mantentzea da, aurreko urteetako Play-off-ak atzean utziz.
Oilarraren irteera estaltzeko, Imanol De La Sota jarri zen Bilbao Athleticen aurrean. Apustua ez zen ondo atera eta pasa den urteko Abenduan Athleticek berarekin ez zuela jarraituko adierazi zion. 20. postuan zegoen talde bat berreskuratzeko Patxi Salinas heldu zen. Helburua lortu eta gainera, hainbat gazte erakusleihora atera zituen: Rincón, Adu Ares, Gerenabarrena… Baina, hauteskunde askotan gertatzen den bezala, zuzendaritza talde berriak beste profil bateko entrenatzaile bat bilatzen zutela esan zioten Salinas-i eta atzelari oiak Portugaleten bukatu zuen. Salinasi buruz gehiago jakiteko, Javi Quirósekin izan zuen hizketaldia gomendatzen dizuet.
2022-23 kurtsorako Bingen Arostegi Bermeotarra izan zen Jon Uriarteren aukera. Aurredenboraldian ikusi ahal izan genuen moduan, Bilbao Athleticen gazte honen etorkizuna nahiko zaila izango zen. Sestao Riveren kontrako porrota adibidez, hainbat gauza argi utzi zituen. Denboraldia hasi eta, momentuz, lehenengo sentsazioak ez dira onak izan. Talde gazteegi bat dago, esperientziarik gabekoa eta taldearen eraso jokoa oso-oso urria da.
Errealitatea da, Oilarra joan zenetik, Bilbao Athleticek ez duela egonkortasunik aurkitu eta etorkizuna zaila izango dela dirudi. Espero dugu Arostegiren taldea gora joatea eta askoren ahoa ixtea, lehenengoa nirea.