Athleticeko Dream Teen-a
Gaur egun, Athleticzale bati taldeari buruz galdetzen badiozu, ziurrenik ilusioz beteriko erantzun bat emango dizu. Horren erru handia, Athletic aurrera eramaten ari diren gazteak dute: Nico Williams, Oihan Sancet, Dani Vivian… Hau da, Athleticek lortu duen Dream Teen-a.
Europa osoaren arreta deitu dute Athleticeko gazteek, batez ere Nico Williams eta Oihan Sancet harrobiko jokalariak. Hauek biek, azken partida izugarriak egin dituzte eta prentsa handian agertzen hasi dira. Dani Vivianen denboraldi hasiera ere izugarria izan da, baina Yeray Alvarezen hasiera bikaina, bigarren plano batean utzi du. Gainera, Gasteiztarrak azken egunetan lesio ezberdinak izan ditu. Dream Teen honen laugarren protagonista, niretzat Unai Vencedor da eta azkenik, Julen Agirrezabala atezaina. Azken bien parte-hartzea ez da hain handia izan minutu gutxiago izan dituztelako.
Belaunaldi honen erruduna, edo gutxienez, gaur egungo errendimendua izatearen erruduna Ernesto Valverde izan da. Athleticeko entrenatzaileak eskema baten talentu osoa sartzea lortu du eta Bilbokoa eta Mendilorrikoa gozatzen hasi dira eta ondo ulertu dute eskatutakoa. Biek, esan bezala, freskotasuna eman diote Athleticeko jokoari. Bilbokoa azkartasuna eta txispa ematen dio lehoien jokoari, gepardo bat izango balitz bezala, eta golak sartzeko ez du arazo gehiegirik. Erdilariak, oinetan magia izango balu bezala, partidan, denbora geldi dezake eta kronometroa jarri bere gustura, azken pase bat emateko edo ere, gol bat sartzeko. Duda barik, Athleticeko gaur egungo harribitxiak dira. Batzuetan horrek arazoak ematen ditu noski, erasoan gehiegi jokatzen bada, kontraerasoan errez etor daitezkeelako aurkariak. Horretarako dago Dani Vivian tenientea. Atzelari Gasteiztarrari sortzen zaizkion arazo guztiak, aiurri handiarekin konpontzen ditu. Goitik bonbardaketa bat badator, hor dago tenientea prest burua jartzeko edo gorputz osoa jartzeko, beharrezkoa bada, baloia urruntzeko. Dudarik gabe, tenientea, defentsaren buruzagia da.
Aipatu ditudanen artean, Julen eta Unai geratzen dira. Agirrezabalak ez du ia jokatzen Unai Simonen “erruz”, baina egin duenean, katamotza bezain bizia eta bizkorra dela erakutsi digu. Momentuz, katamotzekin gertatzen den bezala, ez dugu gehiegi ikusi San Mameseko atean. Vencedor gehiegi ikusi dugu, baina, argi dago momentu honetan ez dagoela ondo. Espero dugu aurrerago zirujauek duten zehaztasun hori berreskuratzea paseak emateko orduan eta faltak jaurtitzeko orduan.
Bost gizon hauek konposatzen dute niretzat Athleticen Dream Teen-a. Batzuk hobeto daude eta beraiei buruz gehiago hitz egiten da, baino ziur nago bostek postazun handiak emango dizkigutela etorkizunean. Hasieran esan bezala, haiek dira Athleticeko gaur egungo ilusioa.